Raquel Martos

Raquel Martos

Fomunikatzeko ofizioa

Biografía

Raquel Martos kazetaria, gidoilaria eta idazlea da. 

La2 kateko (RTVE) “El Condensador de Fluzo” dibulgazio historikoko saioko aurkezlea da. 

2014tik, Julia Oteroren (Onda Cero) “Julia en la Onda” programan parte hartzen du. Lehenago Cadena Ser irratian egon zen, “La ventana de Carles Francino” saioan. 

Bere irrati-ibilbidea Luis del Olmoren (Onda Cero) “Protagonistas” lanean hasi  zen. Kate horretan, Carlos Alsina eta Juan Antonio Cebriánekin ere lan egin zuen eta hainbat saio zuzendu eta aurkeztu zituen. 

M-80 irratiko “No somos nadie” (Ondas 2006) saioaren sortzaileetako bat izan zen eta gero telebistara egin zuen jauzi, “El Hormiguero” (Cuatro eta Antena3) saiora. Sei denboralditan kolaboratzaile eta gidoilari ibili zen. 

Hiru eleberri argitaratu ditu: “Los Sabores Perdidos” (Ediciones B), “Los besos no se gastan” eta “No pasa nada y si pasa, se le saluda” (Espasa). 

2014tik, astero Infolibre-n iritzi-zutabe bat idazten du, eta Podimoko “Ladrones con arte” podcastaren egilea eta ahots narratiboa da.

Ponencia de Raquel Martos

Raquel Martos