Marka-kultura
CEO Worköholics agentzia digitalean. Gure helburua markak pertsonekin lotzen dituzten esperientziak sortzea eta proiektu digitalak garatzea da.
Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna naiz, eta graduondoa dut Diseinuan, IEDen. Ingeniaritza Mekanikoa ikasi nuen zenbait urtez, nire pasioa 2000. urte hasierako Internet zoragarri horretan zegoela jakin nuen arte.
Karrera amaitu bezain laster, Madrilera ihes egin nuen, eta han ikasi nituen (berriz) diseinuaren eta proiektu-kulturaren kontzeptuak, Experimenta aldizkarian egindako lanari esker. Etxera itzuli nintzen, itsaso usaina duen airea arnastera, eta pare bat urtez Bilboko estudio txikietan lan egin ondoren, Worköholics sortu genuen, modurik organiko eta naturalenean. Ordutik 15 bat urte igaro dira, eta nire bizi-ibilbidea agentziaren ibilbideari oso lotuta dago. Denbora-tarte horretan maitemindu egin naiz, ama izan naiz, erabaki zailak hartu behar izan ditut, baina izugarri dibertitzeko astia ere izan dut.
Hazi egin naiz profesional gisa, eta profil teknikoago bat edukitzetik talentuz beteriko 30 pertsona baino gehiagoko talde baten gidari izatera iritsi naiz. Urte hauetan marka askorentzat egin dut lan, hala nola MásMovil, Guuk, Iberdrola, Irizar, Pérez-Llorca, Virgin, Eroski, Fortaleza, Last Tour, Tecnalia, Bellota eta Athletic. Eta oraindik ere sinesten dut diseinuak, komunikazioak eta teknologiak tresna eraldatzaile gisa duten gaitasunean, pertsonei, erakundeei eta gure inguruneari benetako balioa emateko. Orain, orain gehiago nahi dut.